Hogeita hamazazpi urte honetan, eskuineko gehiengo politiko desberdinen eskutik eramana izan den politika indibidualista eta “klientelista” horrekin moztu nahi dugu, politika horren ondorioak begien bistakoak baitira.

 

      Milesker URRUÑAR guziei. Geroz ta gehiago zarete zuen konfiantxa HERRITARRAK taldeari eskaintzen!        Filipe   ARAMENDI ARAMENDI                                                      

        

    Nous connaître Quoi de neuf ? nous rejoindre    

Programa horren bideratzeko, herriko auzo desberdinetarik jalgi emazte eta gizon talde bat proposatzen dugu; gehienak elkarte desberdinetan sartuak dira edo/eta herrian  ari dira lanean. Gaitasun guzi horien biltzeak Urruñarendako etorkizun berri baten proposatzeko ahalbidea ematen digu.

           

Hona, proposatzen dizuegun proiektuaren xede zenbait:

•elkartasun, humanismo, berdintasun eta justizia baloreetan erroztatua izan nahi du, garapen iraunkor baten barnean;

•herriaren kudeaketa demokratiko eta parte-hartzailean oinarritua, herritarrari toki osoa emanez plantan ezarriko dugun deliberoen apailatzean;

• AHTri kontrakotasun argia erakustea, jadanik hor den burdinbidearen arraberritzea susten gatuz, planetaren zaintzea gure helburu nagusietarik izanki;  

•Hirigintza plan koherenterik gabe, lurraldean barreiaturik eraikiak izan diren bizitegien eraikuntza anarkikoen emendatzeari buru egitea

Politika orokorrago batean, Euskal Herrian abiatua den bakeprozesuan deliberatuki parte hartuko dugu. Guziek, eta herriko hautetsiek partikularki, ezarri behar dugu geure harria bakearen eraikinean, guhaur eta gure ondoko
belaunaldiak, jendarte zabaldu batean, desberdintasunen errespetuan bizi ahal daitezen.
Zuen konfiantza lagun, Urruñarendako proposatzen dizuegun proiektua gauzatzen ahalko dugu; gisa horretan, gure herria, berriz ere, bere nortasunaz fier izanen da, haren baitan Euskara komunikazio hizkuntza izanez osoki.

Mil Esker                        

2014ko Hauteskunden emaitzak : HEMEN


 
  

Hauteskunde hauetan , gure herria kudeatuko  duen taldeaz landa, Hego Lapurdiko HirAgglomération Sud Pays basqueigune Elkargora joanen diren gure herriko ordezkariak ere hautatu beharko dituzue.

Beti defendatu dugu ordezkari horiek sufragio unibertsalaren bidez hautatzea.

Delibero garrantzitsuak hartzen ohi dira hirigune elkargoan eta, orai arte egin den bezala, delibero horiek auzapezek izendatu ordezkariek hartzea, zinezko demokrazia ukatzea izan da.

Alabaina, joan arau, gero eta eskumen gehiago ditu hirigune elkargoak, eta bereziki : ekonomia garapena, espazioaren antolamendua, bizilekuen oreka soziala edota hiriaren politika.

Hirigune Elkargoan kide diren beste herrietako hautetsi abertzaleek ere, gureak bezalako proposamenak sustengatuko dituzte, gure proiektua elkargoko lurralde osoan molde koherentean gauzatua izateko gisan.

Irakurterrazago izan dadin, gure ordezkariek elkargo horretan defendituko dituzten proposa menak kolore desberdinez agertuko dira

                                     

Communauté Pays Basque

Etude Compétences 

Étude Gouvernance

Etude Fiscalité  

Etude Conseil des élus/Acadie  

Etude UPPA      

Phases de la refonte  

Pôle territorial sud P B  

Les archives 

Compétences de la Comm d'Agglo Sud P B

Ondarkinak Les Déchets    

P.L.U  

S.C.O.T    

Axerizilo    

Santa flor/Florenia     

Putillenia     

Poulou   

Nos propositions en 2014:

  Démocratie Municipale   

 Logement & politique foncière

  Vie sociale

   Euskara  

Économie   

Environnement   

Scrutin municipal 2014 

LA LISTE 2014

Notre plaquette    

 

 

 

 

2016

2017

Intranet

herritarrak

Iraunkor gunea

 

PRESOAK 

 

GAZTEAK 

 

                       Nous nous inscrivons dans la revendication d'une collectivité territoriale spécifique pour Iparralde.Tous les peuples ont le droit de se déterminer librement en vertu de ce droit, ils déterminent librement leur condition politique et poursuivent librement leur développement économique, social et culturel (résolution 1514 des Nations Unies)