Hogeita hamazazpi urte honetan, eskuineko gehiengo politiko desberdinen eskutik eramana izan den politika indibidualista eta “klientelista” horrekin moztu nahi dugu, politika horren ondorioak begien bistakoak baitira.

 

      Milesker URRUÑAR guziei. Geroz ta gehiago zarete zuen konfiantxa HERRITARRAK taldeari eskaintzen!                 Filipe      ARAMENDI                                                     

        

    Nous connaître Quoi de neuf ? nous rejoindre    

                                                                                                                    BIZI SOZIALA                                                                                                                   

Guk defenditzen ditugun baloreen xedea jendarte zuzen, berdinzale eta elkartasunezkoa laguntzea da, partekatzean oinarritua dena :

·        Herriari dinamika eman; guziei kalitatezko bizia eta herrian diren zerbitzu guzietarako berdintasunezko sarbidea bermatu.

·        Benetako politika soziala definitu haur ttipietarik adineko jendeetara :

   -    0/3 urteko haurrendako euskarazko harrera garatu.

   -     Gurasotasuna lagundu.

   -    Gazte guziei eskaini heziketa, kultura eta aisialdietarako sarbide berdina.

   -    Ahalmen urritasuna arreta bereziarekin tratatu, ahalmen urritasuna duenaren integrazioa lagunduz herrian (hurbilerraztasuna, apartamendu egokitua...).

   -    Zahartzaroa laguntzeko bideak berriz pentsatu, hark  sorrarazten ahal dituen behar eta zerbitzu berriak aitzinetik ikusiz.

   -     Jendarte mailako nekezian den orori laguntza eskaini.

•   Arta-etxe baten idekitzea; hartan, kontsulta desberdinak, orotako mediku/PMIamen eta haurren zaintza) eta adikzio desberdinei , kontrazepzioari, etxe edo familiako bortizkeriari loturiko zerbitzuak...izanen lirateke.

·        Elkarte eta kulturako biziak, aisialdiak garatu, Urruñar guziei kultura aberats eta askotarikoa eskaintzeko; berezko aurrekontu batez hornitua izanen da. 

·        Herriko eragile desberdinen arteko lotura sortu.

·        Asteko lau egun eta erdiko banaketa plantan ezartzeari buruzko gogoeta-lanarekin segitu, eragile guzien beharrei ahal bezain ongi erantzuteko.

·        Familia-baratzeak sortu eta parke publikoak apailatu.

                                  ELKARTEEN BIZIA

Elkarteen munduarekin elkarlanean,  politika gardena sortu nahi dugu eremu horretan :

•    Elkarte bakoitzaren beharrak ikertu-eta, behar horiei irizpide zehatzen arabera ihardetsi.

·         Elkarte eta eskolak beren ateraldi-gastuetan lagundu.

•    Elkarte desberdinen arteko lanak aurrindu, harmonizatu, eta haien arteko lotura sortu.

•   Herrian diren lokal publikoen egoera-akta egin eta elkarte-gune bat sortu edo garatu (Musika-eskola, Euskal Herriko artxiboak, etab. ). Horretarako, ASF-ekoekin negoziatu Lissaritz erabilia izateko gisan. Kontseilu Orokorrarekin “blokeen” etxearendako.

·    Gazteei gaztetxearen idekitzeko ahalbidea eskaini, hots, berek kudeatuko luketen lokala. Gisa horretan, gazteek, gune hori, besta egiteko toki bat izateaz gain, eztabaidatzeko, gogo- eta kultura-mailan aberasteko ere erabil lezakete.

•    Ekitaldi-areto egoki bat eraiki  gaur egungo aurrefabrikatuen ordez.

Communauté Pays Basque

Etude Compétences 

Étude Gouvernance

Etude Fiscalité  

Etude Conseil des élus/Acadie  

Etude UPPA      

Phases de la refonte  

Pôle territorial sud P B  

Les archives 

Compétences de la Comm d'Agglo Sud P B

Ondarkinak Les Déchets    

P.L.U  

S.C.O.T    

Axerizilo    

Santa flor/Florenia     

Putillenia     

Poulou   

Nos propositions en 2014:

  Démocratie Municipale   

 Logement & politique foncière

  Vie sociale

   Euskara  

Économie   

Environnement   

Scrutin municipal 2014 

LA LISTE 2014

Notre plaquette    

 

 

 

 

2016

2017

Intranet

herritarrak

Iraunkor gunea

 

PRESOAK 

 

GAZTEAK 

 

                       Nous nous inscrivons dans la revendication d'une collectivité territoriale spécifique pour Iparralde.Tous les peuples ont le droit de se déterminer librement en vertu de ce droit, ils déterminent librement leur condition politique et poursuivent librement leur développement économique, social et culturel (résolution 1514 des Nations Unies)