Hogeita hamazazpi urte honetan, eskuineko gehiengo politiko desberdinen eskutik eramana izan den politika indibidualista eta “klientelista” horrekin moztu nahi dugu, politika horren ondorioak begien bistakoak baitira.

 

      Milesker URRUÑAR guziei. Geroz ta gehiago zarete zuen konfiantxa HERRITARRAK taldeari eskaintzen!                    Filipe   ARAMENDI ARAMENDI                                                      

       

    Nous connaître Quoi de neuf ? nous rejoindre    
                                                                                           GOBERNANTZA                                                                                      

Herriko Etxearen kudeaketa moldeak herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidean oinarrituak izan behar dira. Demokrazia partehartzaileari, beraz, leku garrantzitsua emanen diogu.

Herriko etxeko instantzia desberdinetan eginen diren   eztabaida eta gogoetetan, hartuko diren deliberoetan, herritarrek parte-hartzeko moldeak plantan ezarri nahi genituzke; ildo beretik, gardentasuna eta Herriko Etxearen eta herritarren arteko komunikazio iraunkorra erraztu nahi ditugu. 

 

Herriko Etxearen kudeaketa parte-hartzailea·  

 Auzoetako kontseiluen osaketa : auzoetako biztanleek ordezkaria edo ordezkariak hautatuko dituzte eta barne araudi bat onartuko; nahi duenaren eskura izanen da ideien ekartzea, dituzkeen proposamen eta arranguren berri ematea. 

                · Teknikari lanpostu baten sortzea, auzoetako kontseiluen lana koordenatu eta dinamizatzeko. 

                · Gogoeta edo lan-taldeak plantan ezarri, aurrekontuaz edo noiztenkako proiektu eta  problematikez aritzeko.

                ·  Herritarrari eskaini zerbitzua hobetu, hautetsiek atxiki permanentziak antolatuz. 

Denen parte-hartzea    

·   Herritarrei galdeketa igorri, haien proposamen, ideia, iritziak, kontutan har ditzagun 

.   Herri-kontsultak antolatu, urruñarrek proiektu garrantzitsuez pentsatzen dutena adieraz dezaten. Herritarren eskaerak kontutan hartzea. 

·     Herriko aldizkari parte-hartzailea, herritarrei leku bat uziko diena beren ideia, proposamen, proiektuekilako dudak edo kontrakotasuna agertzeko gisan.  

Jendalde espezifikoen parte-hartzea

·  Herrira etorri berriekin elkartu, haien integrazioa erraztu eta tokiko kulturaz sentsibilizatzeko. 

·  Ordezkaritza politikoan gizon eta emazteen arteko parekotasuna.

.  Atzerritarren parte-hartzea lagundu tokiko bizi politikoan, harrera eta integraziorako politika berezien bidez (harrera baliabideak, informazioa, frantsesa eta euskara ikasteko moldakuntzak).

Hego Euskal Herriarekilako harremanak :

Maila guzietako harreman eta trukadak garatu behar dira Euskal Herriko herrialdeen artean.

 

Agglomération Sud Pays basque

Hirigune Elkargoa 

Hirigune elkargoa oinarrizko maila bilakatzen ari da; han dira tratatzen eta erabakitzen tokiko politikaren munta handiko gaiak:

• Biztanleriarendako zerbitzuen antolatzea eta plantan ezartzea;

• Tokiko ekonomiaren garapena (animazioa eta laguntza) 

• Hondakinen biltzea eta tratatzea 

• Uraren ekartze eta garbitze sareak 

• Ardatz nagusietarik kanpoko bide-azpiegiturak;                 

• Bastimendu publikoen eraikitze, zaharberritze eta mantentzea .

• Elkarteen sareari laguntzea .

Hirigune elkartearen helburua herrien ahalbideak elkarretaratzea da, baina, baitezpadakoa da lurralde proiektu batekin eta etorkizuneko ikus pegiarekin fun tzi ona deza n. Testuinguru horretan, herrietako kontseiluen egitekoa aldatuz doa. Proiektuak gero eta gehiago herrien arteko erakundeetan deliberatzen badira ere, herrietako kon tse iluak gogoe ta-leku izan be har dira, herri tarren beharra k azter tu eta proposamen-indar bat izateko hirigune elkargoari buruz.

• Beste herrietako hautetsi abertzaleekin bateratzea beharrezkoa izanen da, hirigune elkargorako proposamenak   haiekin batean lantzeko.

Bistakoa denez, harremanak azkartu behar ditugu hizkuntza, kultura, kirol, ingurumen, lurralde-antolamendu eta ekonomia-garapenaren arloetan, elkarrekilako egintzak plantan emanez :

·        Hego Euskal Herriarekilako harremanak azkartu.                                                                                                                            ·        Udalbiltzaren eginkizunetan parte-hartzera bultzatu Herriko Etxea; erakunde nazional horren oinarria herriak eta hiriak dira, eta euskal lurraldearen garapena du xede.

Communauté Pays Basque

Etude Compétences 

Étude Gouvernance

Etude Fiscalité  

Etude Conseil des élus/Acadie  

Etude UPPA      

Phases de la refonte  

Pôle territorial sud P B  

Les archives 

Compétences de la Comm d'Agglo Sud P B

Ondarkinak Les Déchets    

P.L.U  

S.C.O.T    

Axerizilo    

Santa flor/Florenia     

Putillenia     

Poulou   

Nos propositions en 2014:

  Démocratie Municipale   

 Logement & politique foncière

  Vie sociale

   Euskara  

Économie   

Environnement   

Scrutin municipal 2014 

LA LISTE 2014

Notre plaquette    

 

 

 

 

2016

2017

Intranet

herritarrak

Iraunkor gunea

 

PRESOAK 

 

GAZTEAK 

 

                       Nous nous inscrivons dans la revendication d'une collectivité territoriale spécifique pour Iparralde.Tous les peuples ont le droit de se déterminer librement en vertu de ce droit, ils déterminent librement leur condition politique et poursuivent librement leur développement économique, social et culturel (résolution 1514 des Nations Unies)