Hogeita hamazazpi urte honetan, eskuineko gehiengo politiko desberdinen eskutik eramana izan den politika indibidualista eta “klientelista” horrekin moztu nahi dugu, politika horren ondorioak begien bistakoak baitira.

 

      Milesker URRUÑAR guziei. Geroz ta gehiago zarete zuen konfiantxa HERRITARRAK taldeari eskaintzen!                    Filipe   ARAMENDI ARAMENDI                                                      

       

    Nous connaître Quoi de neuf ? nous rejoindre    
                                                                              BIZITEGIARI ETA LURZORUARI BURUZ                                                                          

Bizitegi berriak eraikitzen hasi baino lehen, dagoena hobetu, optimizatu behar da; horretarako, herrian hutsik edo “ez aski okupatuak” diren  bizitegi guziak zerrendatu behar dira; eraikuntza eta lurren okupatzea mendean atxikitzea da horren helburua, memento berean politika sozial eta solidario bat plantan emanez eta belaunaldien arteko lotura soziala berriz sortuz.

    Hego Lapurdiko Herri Elkargoa      Agglomération Sud Pays basque

Espazioaren berrantolatzea

Hego Lapurdiko Hirigune Elkargoak bere espazioaren berrantolatzearen koherentzia zaintzen du, SCOT-aren bitartez (Lurraldearen Koherentzia Eskema).

Gure helburuak :

- Aurrekontuetan lehentasunak lur-jabegoa berreskuratu eta kontserbatzeari eskaini, lur hori, alde batetik, bizitegi sozialen eraikitzeko erabili eta, bestetik, ekonomiaren garatzeko, “herrian bizi eta lan egin” logikaren barnean.

- Klima eta energiaren arloan jokoan dena hirigintza dokumentuetan txertatu.

- Hi rit arren harat-honaten plan bat egin emaitza oneko garraio kolektiboen apailatzeko, “dena-autoz” logikaren ordezko gisa.

Bizilekuen eta hiri-politikaren oreka soziala

Hego Lapurdiko Hirigune Elkargoak du Bizilekuen Tokiko Plana (PLH) apailatzen.Honek bizileku eta bizitokien arloko norabideak finkatzen ditu eta PLU ( Tokiko Hirigintza Plana) bakoitzak norabide horien araberakoa izan behar du.

Gure helburuak :

• Bizilekuen Tokiko Plana eguneratu, bizi toki sozialen arloan indarrea n di ren legee n mugak gainditzera behartuz proiektu pribatu guziak.

• Bizitzaile gazte eta aktiboen egonkortzea bermatu Lurraldean.

•Bigarren bizitegiak molde berezi batean zergapetzera buruz doan lege-alda ketaren printzipioari diogun atxikimendua goraki erakutsi.

• Jende hauskorrez arta hartu, gazte langileendako herriarteko etxea edo hotel soziala sortuz.

  A/ Eraikitako bizitegiak                              Lehen urratsa

 -    Hutsik edo “ez aski okupatuak” diren  bizitegien jabeak alokatzera pusatu.

 Nola egin :

 -  Jabeak informatuz,pagatugabeko alokairuen arriskuetarik begiratzeko dituzketen bermedesberdinez.                        - Etxe handietan bakarrik bizi diren pertsonei, usu adintsuak, bigarren apartamendu baten sortzea proposatuz, gero alokairuan ezartzeko, PACT-en laguntzarekin, hain zuzen ere. Horrek belaunaldien arteko lotura soziala berriz sortzera lagunduko luke.                 

 -PACT delakoaren bidez zaharberritze alokantzak proposatuz.                                         

-  “Elkartasunez aloka” dispositiboaz baliatzera pusatuz. 

-   Jabeak lagunduz, beren ontasun higiezinen hobetze eta zaharberritzeko  programez baliatu ahal daitezen; PACT  (bizitegien gerizatzeko ,kontserbatzeko, eraldatzeko, hobetzeko)eta ANAH (bizitegien agentzia nazionala) erakundeen proposamenetan oinarrituz, adibidez.

Komunikazioa eta bide diplomatikoa erabilirik ere, bizitegiak hutsik gelditzen balira, politika hertsigarriagora pasatuko ginateke, Urruñan urte guzian bizi direnen bizitegi beharrak asetzeko xedetan.

                                         Bigarren urratsa    

- Errekisizio eskubidea erabiliz hiru urtez goiti hutsik dauden bizileku guziendako.                 -    Legezko bide guziak erabiliz, bigarren bizitegien garapenaren eragozteko.

B/ Eraikitzekoak diren bizitegiak

Bizitegi berrien eraikitzea beharrezkoa balitz, jende xumeendako bizitegiek lehentasuna ukanen lukete. Eraikuntza horiek “eko-eraikuntza” ereduaz axola ukanez eginen dira, ADEME-k (ingurumenaren eta energiaren menderatzeko agentzia) onesten dituen enpresekin elkarlanean.        -  Bizitegien jabego sozialera heltzea lagunduz eta burutuko diren operazio guzietan belaunaldien arteko aniztasuna errespetatuz.                       -  Promotore pribatuen eraikuntzen  %50a, gutienez, bizitegi sozialek osatu beharko dute, jende xumeendako PLAI (integraziorako alokatze-mailegu lagundua) motakoak  lehenetsiak izanen direlarik.

 LURZORUARI BURUZKO POLITIKA      

Helburu nagusia : lurzoruaren menderatzea.                                                                                                                                                          -    Diren lurzoru publikoak, laborantza eta natura guneak atxiki.                                                                                                                   

-    ZAD-aren tresna erabili. 

- DPU delakoa erabili (hiriko lehentasunez erosteko eskubidea), leku erreserbatuen sortzeko.                                                                         

 -    Saltzeko ordez arranda enfiteotikoei lehentasuna eman.                                                                                                                          

 -    Ontasun higiezinen eskuratze egintza guziei espekulazioaren kontrako klausulak ezarriz, gutienez 10 urtekotz.                                            

   -    “Eko-eraikuntza” lagunduz, paisaian hobeki integratzeko gisan.

Communauté Pays Basque

Etude Compétences 

Étude Gouvernance

Etude Fiscalité  

Etude Conseil des élus/Acadie  

Etude UPPA      

Phases de la refonte  

Pôle territorial sud P B  

Les archives 

Compétences de la Comm d'Agglo Sud P B

Ondarkinak Les Déchets    

P.L.U  

S.C.O.T    

Axerizilo    

Santa flor/Florenia     

Putillenia     

Poulou   

Nos propositions en 2014:

  Démocratie Municipale   

 Logement & politique foncière

  Vie sociale

   Euskara  

Économie   

Environnement   

Scrutin municipal 2014 

LA LISTE 2014

Notre plaquette    

 

 

 

 

2016

2017

Intranet

herritarrak

Iraunkor gunea

 

PRESOAK 

 

GAZTEAK 

 

                       Nous nous inscrivons dans la revendication d'une collectivité territoriale spécifique pour Iparralde.Tous les peuples ont le droit de se déterminer librement en vertu de ce droit, ils déterminent librement leur condition politique et poursuivent librement leur développement économique, social et culturel (résolution 1514 des Nations Unies)